Albisteak
Udalak Altzolarats bailarako zabor isurketa salatu du
— 2021-01-01Egunotan Altzorarats bailaran gertatu den zabor isurketa dela eta, salaketa egin du Zestoako Udalak
Zestoako Udalak berriki Zorrontza eta Aristizabal baserrien artean Altzolarats
errekara egin den zabor isurketa salatu nahi du eta antzeko jokabideak ikertu eta
arduradunak zigortzeko bere esku dagoen guztia egingo duela adierazi nahi du.
Kontrolik gabeko zabor isurketak ingurumenaren aurkako delituak dira eta isurketa
Altzolarats bezalako balio ekologiko handia duten eremuan egiteak berez duen
larritasuna areagotu egiten du.
Azken aldian hondakinak uzteko hainbat guneetan ere hainbatek zaborra kontrolik
gabe bota izan du, Zubimusu auzunean, Larrain Kalean, Arroa Errekako sarreran…
Zestoako Udalak herritarrak jarrera hau duten pertsonak salatzera deitu nahi ditu,
ingurumenaren aurka egitea bizitzaren aurka egitea delako eta horrelako jarrerak
dituzten pertsonen aurka zigorra beste erremediorik ez delako gelditzen.
Egin zaitez bazkide