Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Amabirjinaren eguna zerua goibel eta euri iragarpenarekin hasi da, eta horren ondorioz, arratsalde honetarako aurreikusitako ekitaldi batzuen kokalekua aldatu egin da.
Batetik, Tor Magoaren ikuskizuna, hasiera batean kiroldegiko aterpean egitekoa zena, Kultur Etxeko aretoan izango da, 18:00etan. Bestetik, Gurea Kultura ekimenak antolatutako eta zezenketen alternatiba izango den Anariren kontzertua, berriz, kiroldegiko aterpean egingo da, 18:00etan.
Gaurko egitaraua:
09:00 – Zestoako dultzaineroen diana
10:00 – Idiakaitz txistulari taldearen diana
11:00 – Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira
12:00 – Meza. Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta
13:15 – Zestoako Bandaren kontzertua
17:30 – Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz
18:00 – Tor Magoa, Kultur Etxeko aretoan
18:00 – Gurea Kultura ekimenak antolatuta, zezenketen alternatiba kontzertuak kiroldegiko aterpean: Anari
18:00 – Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Juan Pablo Ibarra. Ordezkoa: Marco Peláez. Ganadutegia: Adolfo Rodríguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak
Ondoren – Zestoako Bandaren emanaldia Erdikalean
20:00 – Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldea eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik
21:00 – Laket erromeria