Albisteak

Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolak zuzendutako Käffka antzezlana estreinatuko da igandean

Datorren igandean (hilak 27) estreinatuko da Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolak zuzendutako “Käffka” antzezlana. Bilboko Pabellon 6 aretoan izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan.

Gehitu, Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkarteak egindako enkargu baten ondoren sortutako antzezlana da. Duela bost urte Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Miren Gaztañagak osatutako Kamikaz Kolektiboa antzerki konpainia arduratu da antzezlana idazteaz eta nerabeen artean lesbianismoa ikusgai egitea du helburu.

Obra Edurne Azkarate, Amaia Irazabal, Iraia Elias, Oier Guillan eta Mikel Ibarguren aktore zestoarrek antzezten dute. Nahiz eta 12-17 urte bitarteko gazteentzat zuzenduriko obra bat den, hauen heziketan parte hartzen duten guztiei ere luzatzen zaie antzezlana ikustera joateko gonbita.

Erreserbatu sarrerak hemen.

Argazkia: goteo.org




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide