Albisteak

“Amillubi Lurra Taupaka” proiektuaren aurkezpenarekin amaituko da “Zestotik Mahaira” agroekologia zikloa

Asteazkenean, urtarrilaren 24an, “Amillubi Lurra Taupaka” proiektuaren aurkezpenarekin amaituko da “Zestotik Mahaira” agroekologia zikloa. Alonderon izango da, arratsaldeko 18:30ean eta ondoren mokadutxoa eskainiko da.Oraingoan Amillubitarrek euren talde eragilea aurkeztu eta orainarte egindako ibilbidearen berri emango dute.Udalak antolatu zuen agroekologia zikloa era abendu eta urtarrila bitarte hainbat ekintza izan ditu. Bertan behera geratutako “Emakume Baserritarrekin Solasaldia” aparte, beste ekintza guztiak arrakastatsuak izan dira eta parte hartze handia izan dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide