Albisteak

Amillubik, “Udaberriko Lurra Taupaka Festa” antolatu du maiatzaren 11rako

Amillubi proiektukoek maiatzaren 11rako egun osoko egitarau irekia prestatu dute, diru bilketaz harago, egitasmoa herritarrekin partekatzeko. Proiektuaren sustatzaileen helburua da egitasmora herritarrak erakartzea eta elikadura burujabetzaren aldeko urratsak ematea. Horretarako bi topagune nagusi aurreikusten dituzte urtero: bata, udaberri sasoian egingo dena – maiatzaren 11koa izango da estreinakoa-, eta bestea, udazkenean. Udaberriko topaguneei izaera ludikoa ematea izango da sustatzaileen asmoa eta udazkenekoak hausnarketarako izango dira, epe-ertainera begirako proiektuak zehazteko eta epe luzera begirako bide-orria adosteko.

 

Ekimenak deia egiten die herritar eta jendarte orori maiatzaren 11n Amillubira gerturatzeko eta prestatu duten LURRA TAUPAKA festako egitarauaz gozatzeko:


11:00etan
Amillubi egitasmoaren aurkezpena eta bisita. 12:00etan Bi ekintzen arteko aukera:
· Enekouchekin (Antton Telleria) “Lurrarekin konexioa” saio umoretsua edo
· Baso bainu-ibilaldia Tantai Koop. kideen eskutik.
13:30ean Poteo musikatua (EHko Batukada Feminista Sarea).
14:30ean Bazkaria.
15:30ean Umeentzako clown ikuskizuna Itziar Saenz de Ojer-en eskutik.
16:30ean Bakarrizketa umoretsua GREGOren eskutik (Beatriz Egizabal)
17:30ean Mejillon Tigre kolektiboaren errezitaldia
18:30ean Kontzertuak: 3zur, Pelax eta Babarrunba taldeekin.
Egunean zehar, gainera, umeentzako txokoa egongo da proposamen desberdinekin.

Sarrerak aurrez salgai:
Sarrerak salgai egongo dira entradium euskarri digitalaren baitan.

Honakoak izango dira aukerak:
· Goiza soilik: 10€
· Arratsaldea soilik: 15€
· Egun osoa: 20€
· Bazkariko tiketa aparte: 10€

*12 urtetik beherako umeak dohainik (bazkari gabe)

Autoz datozenentzako oharra
Iraetako futbol zelaiaren ondoko aparkalekua erabilgarri egongo da eta autoz datozenei eremu hori erabiltzeko oharra luzatu nahi diete antolatzaileek. Futbol zelaiaren ondoko eremutik oinez egingo da




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide