Albisteak

Ane Urbieta eta Nerea Lopetegik Trikitilari Gazteen Zarauzko XL. Txapelketa irabazi dute

Atzo, irailak 2, Trikitilari Gazteen Zarauzko XL. Txapelketa ospatu zen Zarauzko Modelo aretoan, eta Ane Urbieta eta Nerea Lopetegi bikote zestoarrak eskuratu zuen txapela.  Bigarren postuan gelditu ziren Irati Arcelus eta Mirari Plazaola. Puntuaketa ez zen ezagutzera eman.

Txapelketan parte hartzeko izena zazpi bikotek eman bazuten ere, Hernaniko bi bikotek ezin izan zuten Zarauzko oholtza gainera igo PCR probak egin behar zituztela eta. Beraz, bost bikoteren artean ospatu zen Trikitilari Gazteen Zarautzko XL. Txapelketa.

Hona emen atzoko txapelketan zestoarrek jo zituzten piezak:

Argazkiak eta bideoak: Nerea Ayastui




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide