Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Elkarretaratzea, herri bazkaria eta jantokia antolatu dituzte Antton Ao Povo herri ekimenak eta Sarek Amabirjinetarako.
Ostiralean, abuztuak 29, 19:00etan elkarretaratzea egingo dute plazan. Hurrengo egunean, abuztuak 30, larunbata, Gazte Eguneko bazkaria. Parte hartzeko txartelak osteguna arte egongo dira Koiote eta Portalen salgai. Horretaz gain, festetan zehar jantokia jarriko dute Kutxa parean. Abuztuak 30 eta irailaren 5ean eta 6an salduko dira ogitartekoak. Mahaiak ere izango dira bertan jan ahal izateko. Arratsaldeko 19:30etik hasi eta 23:00ak aldera arte eskainiko da zerbitzua.