Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Apirilaren 23an estreinatuko da Piztiak, Amancay Gaztañagak eta Xanti Rodriguezek sortu eta zuzendutako telesaila. EITBren Primeran plataforman estreinatuko da, eta fantasiazko thrillerra zein landa giroko drama uztartzen dituzten sei istoriok osatuko dute. Telesailak baserri baten inguruan ardaztutako istorioa kontatzen du, hain zuzen, etxeak gordetzen duen familia sekretua argituko da ataletan zehar. Fikzioa eta garai bateko istorioak uztartu dituzte telesailean. Dagoeneko ikusgai dago trailerra.
Proiektu hau berezia izan da zestoarrarentzat, lehen aldiz telesail baten gidoia idatzi eta zuzendu baitu. Horrez gain, herriko lau gaztek ere parte hartu dute aktore lanetan: Nara Ayala, Kaiet Korta, Nora Naranjo eta Lorea Alberdi. Telesailaren soinu banda Eñaut Gaztañagak eta Alejo Orbegozok sortu dute.
Ikusi Danbolinek Amancay eta lau gazteei egindako bideo elkarrizketa.