Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Santakutzetako danborrada gainean zela eta Udalak bilera egin zuen danborradako taldeetako ordezkariekin apirilaren 12an. Helburua, talde bakoitzean zenbat lagunek parte hartuko duten eta ibilbidea adostea ziren, besteak beste. Ia talde guztietako ordezkariak elkartu ziren bileran, eta ibilbidea zehazteaz gain, apirilaren 25, 26 eta 27an, arratsaldeko 20:00etan, kiroldegiko aterpean talde guztiek batera danborradako hiru entsegu egitea ere adostu zuten. Apirilaren 27an, asteazkenean, bandak ere parte hartuko du entseguan.
Hemen 2019ko entseguko irudiak bideoan.