Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaurko egunean, herritar ugarik elkartasuna adierazi nahi izan diote Palestinari. Euskal Herri mailako “Gernika Palestina” plataformak antolatuta, 200 lagun inguru bildu dira argazki bateratuan, Israelek Palestinan egiten duen genozidioa salatzeko. Plataformak, 2023an sortua, Gazako egoera salatzen du eta “Gernika berririk ez” oihuarekin elkartasuna aldarrikatzen du.
Festa giroa eten egin da eguerdian, gerrako sirenak hartu dute plaza, eta une horretan atera da argazkia. Honela dio irakurri duten adierazpeak:
“Misilak. Gosea. Bonbak. Heriotza. (…) Palestinan genozidioak ez du etenik. Zestoan eten dezagun jai giroa momentu batez bada ere eta bidali diezaiogun palestinar herriari elkartasunik beroena. Ez dezagun ahaztu oraintxe badela herri bat bonbapean, eta jantzi dezagun Palestinaren aldeko zapia, ozen esateko Palestinan gertatzen ari dena genozidioa dela. (…) Keinu sinboliko honekin adierazi diezaiogun gure babesa palestinar herriaren erresistentziari eta altu esan dezagun: genozidioa stop! Palestina askatu!”
Parte-hartzaileek azpimarratu dute festetako giroan ere badagoela tokia gogoetarako eta elkartasunerako.





