Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Hiru kontzertuz gozatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean herritarrek. Lehen emanaldia Kultur Etxeko aretoan izan zen, Portale Kulturguneak antolatuta, eta jarraian Nabasi eta Kaskezur taldeen kontzertuak izan ziren Gaztetxean.
Aitor Huergo & Lagunak izan ziren arratsaldea zabaltzen lehenak. Endoian bizi den bakarlariak hainbat musikariren laguntza izan zuen oholtzan, tartean Adrian LarraƱaga herritarra. Ondoren, eraikin berean, musika-giroa areagotu zen beste bi kontzerturekin. 20:30ak inguruan igo zen Zarauzko Nabasi taldea oholtzara, eta Kaskezur talde nafarraren kontzertuak agurtu zuen zapatua.










