Albisteak

[ARGAZKIAK] 28 lagunek hartu dute parte Agiro Mendi Klubak Pirinioetara antolatutako irteeran

14 heldu eta 14 haurrek hartu dute parte irteeran. Larunbat goizean irten ziren Zestoatik Rio Gallegora (Huesca) eta han zortzi kilometrotako ibai-jaitsiera egin zuten. Ondoren, Jakako kanpinean afaldu eta bertan pasa zuten gaua. Hurrengo egunean, Peña Oruel mendia igo zuten eta gero, indarrak berreskuratzeko, igerilekuan amaitu zuten eguna, giro ezin hobean.

 

Argazkiak: Mikel Irure




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide