Albisteak

[ARGAZKIAK] 300 lagunetik gora elkartu dira “Antton etxera” elkartasun bazkarian

Eguraldi ezin hobearekin bazkaldu dute aurtengoan Gazte Eguneko “Antton etxera” herri bazkarian. Goizeko Ondarbasoko Igoeraren ondoren, 300 herritar inguru elkartu dira plazan bazkaltzeko. Urteroko legez, Jon Maia bertsolariak eman dio amaiera bazkariari bertsotan.

Jai giroak, ordea, jarraitu egingo du egunean zehar. Hona hemen egitaraua:

18:00 Pilota partidak frontoi zaharrean.
Aritz Olaizola – Oier Alonso vs. Xabat Sasiain – Inhar Egaña
19:00 Eingo musika taldea “Kantan ta dantzan” kaleetan zehar.
22:00 Dena + Ezpalak, Laranjadin.


 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide