Albisteak

[ARGAZKIAK] Adonis eta Aner izan ziren Txokoko Pilota Txapelketako irabazleak

Ostiralean amaitu zen Txokoko Pilota Txapelketa, urtero bezala, herritar asko hurbildu ziren Gurutzeaga pilotalekura finala ikustera.

Egungo txapeldunak, Adonis eta Aner, titulua berretsi zuten Xabat eta Mattin 30-23 mendean hartuta. Aurretik, hirugarren eta laugarren posturako partida jokatu zen, non Mikelek eta Kixkurrak Julen eta Jon gainditu zituzten 30-24ko emaitzarekin.

Maiatzaren 21ean hasi zen Txokoko Pilota Txapelketa, egunero, astelehenetik ostiralera, Gurutzeagan izan da, aurten lehiatu ziren hamabost bikoteren partaidetzarekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide