Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo, abuztuak 15, Amabirjin eguna, jubilatuen hamaiketakoarekin hasi zuten Aizarnan. 12:00etatik aurrera pilota partidak jolastu ziren. Arratsaldean, herri kirolen erakustaldiaz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek. Pentatloi apustuan, Izeta VI eta Ioritz Gisasola bikotea Xabier Zaldua eta Xabat Olaizolaren aurka neurtu zituen indarrak, lehen bikotea aurretik geratu zelarik. Harrijasotzaile erakustaldian Jagoba Otaegi eta Maddi Gesalaga ibili ziren. Iluntzean Garixe eta Lanberri trikitilariekin dantzatzeko aukera izan zen.
