Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Bandak dena ematen jarraitzen du. Gaur eguerdian Amabirjina Eguneko kontzertua eskaini du Laranjadi plazan, herritar ugari aurrean zituela.
Amabirjina piezarekin hasi dute emanaldia, eta estilo askotariko abestiak interpretatu dituzte ondoren. Herritar ugari gerturatu da Laranjadi plazara Bandaren kontzertuaz gozatzera.
Arratsaldean ere izango dute lana musikariek. 17:30ean instrumentuak hartuko dituzte berriro, herriko dultzainero eta txistulariekin batera, Amabirjinetako bigarren zekorketa iragartzeko.
18:00etan hainbat aukera izango dira herrian: plazan zekorketa egingo dute; Gurea Kulturak, horren alternatiba gisa, Izaki Gardenak taldearen kontzertua antolatu du estazio zaharrean; eta haurrek apar festa izango dute kiroldegiko estalpean.
20:00etan zahagi dantzarekin emango diete itxiera Amabirjinei, eta 22:00etan azken dantzaldia izango da plazan, Laket erromeria taldearen eskutik.











Amabirjinak azken txanpan dira, baina Zestoako Musika