Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Eguraldi txarra tarteko, ez zen posible izan Itxaropena dantza taldeko emanaldia Laranjadi plazan egitea, baina kiroldegiko frontoia goraino bete zen beste urte batez ikasturtean zehar egindako lanaren erakustaldirako. Eltziego, Ekora, Villabuena, Guardia, Pipaon edota Gesaltzako dantzak plazaratu zituzten 50 dantzari inguruk.

