Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ostiral gauean, AEKk, Bargaztek, Danbolinek eta Eniarraitzek elkarlanean antolatuta, ‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua izan zen arkupetan. Gogoeta, jolasa, emakumeen arteko konplizitatea, umorea, musika eta bertsoa uztartu zituzten Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Miren Artetxek Amaia Agirreren gidaritzapean. Bi musikariren doinuak jardun zuten bertsolariek.