Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Eguraldiak ez zuen guztiz lagundu, baina udaletxeko arkupeak aprobetxatuz egin zen atzo artisauen azoka, Gazte Asanbladaren 37. urtemugako egitarauaren baitan. Bertan hainbat artisau bildu ziren, euren produktuak erakutsi eta saltzeko, eta eguraldiak lagundu ez arren, herritar ugari gerturatu zen azoka ikustera.
Azoka urteurreneko egitarauaren lehen hitzorduetako bat izan da, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, datozen egunetan jarduera gehiago ere izango dira Gazte Asanbladaren 37. urteurrena ospatzeko.