Albisteak

[ARGAZKIAK] Arrakastatsua izan da lehenengo zekorketa

Festen ospakizun bete-betean murgilduta dago herria gaur, igandez. Hirugarren egunera arte ez da izan zekorketaren txanda, eta jendeak gogotsu hartu du hitzordua, izan ere, sarrerak salgai jarri bezain pronto, ordu erdian, sarrera guztiak agortu dira herritar ugari kanpoan gelditzera behartuz.

Zestoako Musika Bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejirak lehen zekorketa iragarri du, giroa berotuz. Ondoren, zezen plaza goraino bete da, eta 18:00etan hasi da zekorketa. Bien bitartean, festa-giro bikaina izan da zezen plazan, herriko bandaren musikak lagunduta. Ekitaldia amaitutakoan, zezen bolaztatuak atera dira plazara, Lopene Ganadutegiaren eskutik.

Urteroko ohiturei jarraituz, “Amparito Roca” pasodoblearen doinuekin jarraitu du festak Erdikalean.

Hona hemen eguna bukatzeko egitaraua:

21:00 Skapaie.
23:00 M&M, Laranjadin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide