Albisteak

[ARGAZKIAK] Arratsaldean ere aspertzeko betarik ez dute izan haurrek

Ekintzaz bete-beteriko eguna ari da izaten festetako hirugarrena. Umeak dira gaurko protagonista nagusiak, eta arratsaldean ere izan dute zertaz gozatua. Bazkalostean, hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izan dute kiroldegiko aterpean. Ondoren, 19:00etan, Aliritzi erromeriak haur zein gurasoak dantzan jarri ditu euskal kanten doinuekin.

Gau partean ere festa giroak ez du etenik izango. 22:00etan suzko zezena izango da plazan, eta, ondoren, Sedientos de Cumbia eta Txamakos taldeak igoko dira oholtzara. Bihar, asteartea, jaien azken eguna izango da, baina Amabirjina Eguna izanik, ez da ekitaldirik faltako. Hona hemen biharko egitaraua:

09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
11:30-14:30. Joko erraldoiak gaztetxoentzat, frontoi zaharrean.
12:00. Meza.
Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Apar festa, frontoi zaharrean.
Ondoren, photocall-a eta merendola.
18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Izaki Gardenak.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Jose Antonio de Gracia. Ordezkoa: Jose Huelves. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Toledo, Espainia).
Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda, Erdikalean.
20:00. Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldea eta Zestoako trikitixa taldearen eskutik.
22:00. Laket taldearekin erromeria.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide