Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo arratsaldean, Arroabeko Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatzen dituen ikastaroetako ikasleek, ikasturte amaierako erakustaldia egin zuten. Lehenengoak dantzako ikasleak izan ziren, pilotalekuan dantza emanaldia eginez. Ondoren, trikiti eta pandero ikasleek kale jira egin zuten, bertso eskolako lagunekin batera.
Gaur festak jarraituko du Sakulupe Guraso elkarteak antolatutako ekintzekin. Puzgarriekin hasiko dira 15:00etan ondoren, txokolatada izango dute, eta apar festarekin amaituko dute eguna.










