Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo, Euskararen Eguna zela eta, Arroako eskolako haurrek auzoko kaleetara eraman zuten jai giroa. Trikitixaren soinu alaiak lagunduta, kalez kale ibili ziren, beraiek egindako afixekin paretak apainduz. Ospakizuna frontoian amaitu zen, txikiek, euren familiekin batera, jokoetan parte hartu zuten eta abestiak abestu zituzten.