Albisteak

[ARGAZKIAK] Artisau garagardo festaz gozatzen ari dira atzo eta gaur kiroldegiko aterpean

Ostiral arratsaldez eman zitzaion bi eguneko egitaraua duen artisau garagardo festari hasera. Oinarrizko elikagaien eta produktuen biltegia hauspotzeko asmoz antolatu du azoka Kontseilu Sozialistak. Arratsaldeko 18:00etan Izar-Haitz garagardoen azalpenak eman zituzten atzo festaren irekiera eginez eta gauen Ktarsia musika taldeko neskek kontzertu akustiko bikaina eskaini zuten.

Gaur goizean produktu eta elikagaien bilketa berezia egin da. Eguerdiko 14:00etan bazkaria izango da eta 16:30ean Mux txapelketa. Parte hartu nahi dutenek 16:00etan eman beharko dute izena, kiroldegiko aterpean. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira. Garagardo festari amaiera emateko, gaueko 22:00etatik aurrera bertsio gaua izango da eta  bertan zazpi taldek hartuko dute parte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide