Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Gazte Asanblada 35. urteurrena ospatzen ari da. Apirilaren 3az geroztik, hainbat jarduera egin dira herrian. Atzo, igandea, artisauen eta bigarren eskuko arropen azoka egin zen, eta bertaratutako jende asko erakarri zuen, 10:00etatik 15:00etara. Bisitariek eskuz egindako produktuak eta jantziak erosteko aukera izan zuten. Gainera, ospakizunaren parte gisa, emakume sahararrek topagune bat jarri zuten udaletxearen azpian.





