Albisteak
[ARGAZKIAK] Atzo ospatutako Sañu egunak festa eta aldarrikapena izan zituen hizpide
— 2024-04-29Atzo, eguraldi apartaren laguntzarekin, bigarren Sañu eguna ospatu zen. Azpeitia, Zestoa, Errezil eta Etumetako bizilagunak Sañuko tontorrerantz abiatu ziren ekitaldian parte hartzeko. Sañu Bizirik taldeak banderolekin markatu zituen proiektuan dorre eolikoak instalatzeko izendatutako puntuak, horrela bertaratutakoek ondo uler zezaten proiektuak ingurunean izan dezakeen eragina. Protestaren parte, aterki beltzez lagunduta, miru bat irudikatzen zuen mosaiko erraldoi bat egin zuten. Tontorrean, Txilarramendi auzo elkarteak eskainitako hamaiketakoaz gozatu zuten, Maialen eta Ane trikitilarien musikaz lagunduta. Iluntzera arte luzatu zen bazkari batekin amaitu zen eguna.
Ekitaldian, antolakuntzak tokiko udalak epaitu zituen, eskumen-mugen aitzakian erantzukizunak saihesteagatik, eta hirugarren “Sañu Eguna” egiteko asmoa iragarri zuen. Datorren urterako, protesta ospakizun izatetik, inguruan aerosorgailuak jartzeko proiektua gelditzea lortzearen ospakizuna izatea espero dute.
Egin zaitez bazkide