Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Euskararen Egunaren harira, giro ezin hobean ospatu genituen atzo Danbolinen 25. urteurrena eta Zestoako AEK-ren 10. urteurrena. Udaletxeko arkupea goitik behera apainduta, askotariko ekintzak egin genituen: 24. Korrikako arropen eta Danbolineko egutegien salmenta, photocall-a, Danbolineko egutegiko irudien erakusketa eta, noski, jan-edana ere ez zen falta izan.
19:00ak aldera, arkupea jendez lepo zegoela, Miren Nogalesek, berak azaldu bezala, “ez-monologoa” eskaini zuen Eñaut Pozoren laguntzarekin. Danbolin eta AEK-ren istorioak, baita Danbolin aldizkarian agertutako inkestetako erantzun bitxiak ere, oinarri hartuta, barre algarak sortu zituzten entzuleen artean.
Ospakizunak bingoarekin jarraitu zuen. Garazi Leturiondok eta Iraide Eizagirrek Errigorako saski bana eraman zuten, bingoa kantatuta. Aitor Salegik egindako bi bertso kantatzearekin eman genion amaiera festari.









































