Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

San Silbestre lasterketak alaitasunez betete ditu Zestoako kaleak gaur arratsaldean. 17:00etatik aurrera, urte gogoz agurtzeko biltzen diren partehartzaileen eta ikusleen gogo biziarekin bete da herria.
Ekitaldia gaztetxoen lasterketekin hasi da. Ondoren, 16 urtetik gorakoen txanda da, kilometro bateko zirkuitua egiten dute. Azkenik, helduek hartu dute protagonismoa 3 kilometroko erronka batekin.
Antolatzaileek herriko hainbat taberna eta elkarteren laguntza jaso dute, eta sariak ematen dituzte parte-hartzaileen askoren artean.
1000 metrokoen kategorian, Unai Aizpurua eta Intza Ituzaeta dira irabazleak. Helduen proban, Idoia Nogales eta Amets Aranberri izan dira azkarrenak.