Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak antolatutako Udaberri Kulturalaren baitako bigarren hitzordua izan zen atzokoa. Musika klasikoak hartu zuen protagonismoa elizan, Alexandre Da Costa biolin jotzaile montrealdarrak eta Josu Okiñena piano jotzaile andoaindarrak eskainitako kontzertuan.
Musika klasikoaren egile ezagunen hainbat pieza eskaini zituzten: Vitaliren Chacona, Chaikovski Sérénade Mélancolique, Guridiren Canción / Improvisación, Aita Donostiaren Dos romanzas para violín y piano, Ravelen Berceuse sur le nom de Gabriel Fauré, Albenizen Tango, Brahmsen Sonatensatz eta Bock-en Fiddler on the roof.
Euskal musika klasikoa nazioarteko errepertorioarekin bateratzen duen Batura zikloaren VI. aldiaren barruan eta Aita Donostiaren omenezko ikuskizuna izan zen atzo arratsaldekoa.
