Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urteroko legez, herriko gaztetxoek Gabonetan askotariko ekintzetan parte hartzeko aukera dute, batzuk Zestoako Udalak antolatu ditu, eta beste batzuk Ekain Guraso Elkartearen eskutik iritsi dira. Hiru egunez, HH4tik DBHra bitarteko haur eta gazteek ekintza desberdinez gozatzeko aukera izango dute.
Atzo, astelehenez, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, txikienek buruarinen tailerra egin zuten, eta 3. ziklokoek, berriz, arratsaldea Gaztelekuan igaro zuten partxis erraldoiarekin jolasean.
Gaur, hilaren 30ean, Txuri-Urdinera joango dira, eta urtarrilaren 2an, DBHko ikasleek patata-tortilla lehiaketa egingo dute 16:00etan Gaztelekuan. Egun berean, 2. ziklokoek gominola tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Azken honetarako izen-ematea itxita bazegoen ere, oraindik plaza batzuk libre daudenez, interesdunek izena eman ahal izango dute. Horretarako, Gaztelekuko 688 684 029 telefono zenbakira idatzi beharko dute, eta 16:45etik 17:45era arteko lehen txanda edo 18:00etatik 19:00etara izango den bigarren txanda aukeratu.





