Albisteak

[ARGAZKIAK] Eguraldi eskasa ez da oztopo izan herri kirolak gozatzeko

Gaur Adinekoen Eguna ospatu da herrian. Goizean, herriko zaharrenei omenaldia egin zaie, eta eguerdian jubilatuen bazkaria izan da Gurutze Jubilatuen Tabernan.

Bazkaria amaitu bezain pronto, herri kirolen ikuskizunak hartu du lekukoa. Kiroldegiko aterpea jendez bete da, eguraldi eskasa izan arren, eta Joseba Ostolazaren taldeak harri-jasotze eta aizkora saioa eskaini du. Parte-hartzaileen artean izan dira Elene eta Udane Ostolaza ahizpak, Eneko Otaño, Ugaitz Mugerza eta Jon Goenatxo, ikusleen txalo beroak jaso zituztenak.

Eguna Txistulari Alardearekin borobilduko da, arratsaldeko 19:00etan hasiko dena.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide