Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Eguraldiak ez du goiza goxatu eta beste urteetan baino jende gutxiago izan da gaur goizean Ertxiña mendi puntan, GALek Xabin Etxaide tiroz hil zuela 37 urte bete diren honetan. Monolitoan beharrean, udaletxe azpian egin da ekitaldia. Herritar asko elkartu da bertan eta ez dira falta izan txalaparta, bertso eta aurreskua. Amaieran lore eskaintza egin dute bertaratuek.