Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Arroako II. Txirrindulari saria jokatu zen atzo arratsaldean. Ekain Imaz izan zen garaile lehen urteko kadeteen mailan, eta Odei Muñoz bigarren urtekoenean. Taldekako saria, berriz, Fundibide-Esselle-Sedal taldearentzat izan zen eta mendiko saria Iker Villarrentzat.
Sansinenea industriagunean hasi eta amaitu zen proba. Txirrindulariek hiru “Zakila bira” txiki egin behar zituzten, eta amaieran Arroagora igo eta berriro berriro Sansinenea poligonora jaitsi ziren.
Hemen sailkapena:
Lehen urtekoak
1-Ekain Imaz
2-Eñaiut Urkaregi
3-Mikel Sanz
Bigarren urtekoak
1-Odei Muñoz
2-Peio Albizua
3-Iker Villar
Argazkiak: Aitziber Mata eta Danbolin