Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Prestaketa guztiak plazan jotzeko eginak bazeuden ere, kontzertua hasterako orduan zaparrada hasi zuen eta musika tresna, aulki eta bestelako tramankulu guztiak hartuta elizan sartu eta bertan eskaintzea erabaki zuen bandak 115. urteurreneko kontzertua. Herritarren parte hartze handia izan zen, bai entzule modura, baita kontzertuan bertan ere, izan ere, Erralla bertso eskolako kideek, Itxaropena dantza taldekoek, Idiakaitz txistulari taldekoek, Eromen Produkzioak antzerki taldekoek eta herriko helduz eta haurrez osatutako koruak ere parte hartu zuten kontzertuan.