Albisteak

[ARGAZKIAK] Elizaren inaugurazioa giro lasaian egin da kanpoan Munillaren aurkako elkarretaratzea izan bada ere

Neurri zorrotzak hartuta ospatu da elizaren inaugurazio meza. Sarreran eskuak garbitzeko gela, musukoa derrigorrezkoa eta eserlekuak ere ongi markatuak, eserleku bakoitzean 3 eta 2 pertsonarentzat lekua txandaka. Zorua distiratsu eta dena garbi tximistaren ezbeharra gertatu zenetik bi urte eta erdira. Hamabiak pasatxoan entzun ditugu kanpaiak bueltaka mezetarako deia eginez. Ordurako eliza 120 pertsonako gehieneko kopurura ia iritsita zegoen. Ez zen askoz beranduago Munilla gotzaina ere. Kanpoan oraindik bere aurkako elkarretaratzea hasi gabe zegoen eta bukatu egin da, mezaren iraupena ikusita, bera ateratzerako. Adinean aurrera joandako jendea batez ere mezetan eta gehiengoz gazte jendea, kanpoko aldean, 50-60 bat lagun inguru guztira “Faxismoaren birusak zure izena du, Munilla. Ez zaitugu herrian nahi!” lemapean. 14:00ak jota bukatu da meza.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide