Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Emanaldi luze bezain beroa izan da Jon Maiaren “Kantu berri bat gara” kontzertua. Hainbat jatorritako zestoarrek eta Aek-ko irakasleak parte hartu dute “Euskal Herria B” izeneko kantan eta oso hunkigarria izan da. Kontzertuari amaiera emateko, Aizpea Aristi eta Maiak, pianoaren laguntzaz, “Itsasoa gara” kanta abestu dute. Entzulegoa txaloka eta zutik jarri du Maiak bukaeran.