Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Asier Gomez eta Joseba Rios adituen ondotik etorri da gaur, igandea, Antxietako erakusketa. Arkeologia asteko azken ekintza izan da berau eta herritarrek bertatik bertara ikusteko aukera izan dute azken urteotan gure inguruko aztarnategietan aurkitutakoak eta hauen erreplikak.
Umeen ibilaldi ondoren parte hartzaileek erakusketa ikusteko aukera izan dute eta historiaurreko teknikak erabiliz, suharri printzez haragia mozteko saiakerak ere egin dituzte.