Albisteak

[ARGAZKIAK eta BIDEOAK] Bingo herrikoia eta ‘Erradikalak ginen’ emanaldia Arroabeko ‘Aste Kulturala’-ri hasiera emateko

Arroabeko Karmen jaiak ospatzekoak ziren aste honetan, baina pandemia egoera dela eta ezin izan dituzte ospatu. Halere, egoera honekin bateragarriak diren hainbat ekintza antolatu dituzte arroarrek eta atzo bertan eman zien hasiera ‘Aste Kulturala’-ri. Bingo herrikoian aritu ziren arratsaldean eta saridunek herriko produktuak eskuratu zituzten.

Gauean, ‘Erradikalak ginen’ emanaldia izan zen Joxe Migelen plazan. Ekintza hau M8aren harira egitekoa zen, baina konfinamendua zela eta bertan behera utzi behar izan zuten. Oraingo honetan ere Arroako Talde Feministak antolatu zuen.

Hemen dituzue herritarrek bidalitako argazki eta bideoak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide