Albisteak

[ARGAZKIAK] Euriari aurre eginez, ederki gozatu dute herriko haurrek inauteritako desfilean

Euriak ez du ia atsedenik eman, baina horrek ez ditu zestorrak etxean geratzera behartu. Mozorro koloretsuz jantzita, kalera atera dira giroa eta alaitasuna zabaltzera.

Arratsaldean, umeen mozorro desfilea eta lehiaketa egin dira udaletxeko arkupetan. Euritik babestuta, baina ilusioz gainezka, txikiek beren mozorroak harro erakutsi dituzte, txalo artean.

Gaurkoan ere jendetza bildu da, familia eta lagunak umeen erakustaldia gertutik jarraitzeko prest. Parte-hartzaile guztien desfilearen ondoren, epaimahaiak sariak banatu ditu.





Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide