Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ostiral gauean Euskal Herriko Mus txapelketako kanporaketa jokatu zen Gurutze tabernan. Parte hartu zuten bikoteen artean Pepe eta Herrerok osatutako bikotea nagusitu zen. Lehen bi bikote sailkatuak Gipuzkoa mailako finalera pasa dira.
Horretaz gain, parte hartu zuten muslari guztientzako oparitak izan ziren, eta lehen sailkatuentzat Zestoan Merkatari Elkarteak jarritako sariak izan ziren.
Txapelketaren inguruko informazio guztia euskalherrikomusfederazioa.org webgunean duzue.
IRUZKINDU