Albisteak

[ARGAZKIAK] Euskararen egoeraren berri eman du Garikoitz Goikoetxeak “Esnatu ala hil” liburuaren aurkezpenean

Euskara Foroak eta Portale Kulturguneak antolatuta, Garikoitz Goikoetxeak Esnatu ala hil liburua aurkeztu zuen atzo Alonderon, eta euskararen gaur egungo egoera azaldu zuen hainbat herritarren aurrean. Iñaki Iurrebasorekin batera, eta haren tesian oinarrituta, osatu du Goikoetxeak lana, eta bi egileen artean euskararen egoeraren diagnosia egiten saiatu dira.

Hogei lagun inguru bildu ziren solasaldia, euskararen ibilbide historiko laburra eginez hasi zen. Ondoren, liburuan jorratutako gaiak azaldu zituen Goikoetxeak, besteak beste, euskararen erabilera, hizkuntza-gaitasuna, atxikimendua, hizkuntza-bilakaerak, sozializazioa eta aldaketa demografikoak.

Liburuaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, Onintza Iruretak Argia aldizkarian idatzitako kronika irakur dezakezue.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide