Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Itaiak indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aurkeztu zuen atzo, ostegunez, Alonderon. Gaztetxeko zein Mugimendu Sozialistako txosnetan arituko diren gazteek hartu zuten parte aurkezpenean, xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko.
Aurkezpenean azaldu zutenaren arabera, protokoloa martxan egongo da bihar eta etzi, Gazteen Egunean eta Edadetuen Egunean, alegia. Baita Amabirjin jaietan ere, irailaren 5etik 8ra, hain zuzen.
Edozein erasoren aurrean biktimekiko eta erasotzaileekiko nola jokatu behar den azaldu zitzaien bertaratutakoei. Halaber, beste urte batez, Itaiako kideek laguntza telefono bat izango dute erabilgarri, 613 637 385 zenbakiduna. Zenbaki horretara deituta, edozein arazo edo egoeraren aurrean haien babesa eta laguntza jaso ahal izango da.




