Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Udako lehen egunetan ohitura bihurtu den moduan, atzo, ostiralez, izan zen filmetako soinu banden kontzertua. Musika Bandak eskaini zituen doinu eta melodia ezagunek jendez bete zuten Euskal Herria plaza.
Gaueko 22:30etatik aurrera, bertaratuek ondorengo filmen soinu bandak entzun ahal izan zituzten: Highlights from Grease, Stargate, Disney at the Oscars, Spirit: Stallion of the Cimarron, Selection from The Greatest Showman, Coco, Avengers: Endgame eta Encanto.

