Albisteak

[ARGAZKIAK] Fresko eta koloretsu hasi dituzte Aizarnako Amabirjinak

Abuztu bete betean, udara gaia aukeratu dute aizarnarrek txupinazo egunean mozorrotzeko. Hala, plaza kolorez bete dute. Urtero bezala, herrian, azken urtean jaio diren umeen gurasoek, bota dute txupinazoa eta horrela eman zaie hasiera 2025eko Amabirjina festei.

Ondoren, elkar freskatuz jolastu dira eta karropoteoak bere martxa hartu du. Herri afaria egingo dute plazan eta indarrak hartu ondoren Olgetan erromeriak eta DJ Patxek girotuko dute lehen festa gaua.

Lau egun iraungo duten jaiei hasiera besterik ez diete eman aizarnarrek eta hurrengo egunetan ere izango dute festarako aukera.

Abuztuak 15, ostirala – Amabirjin eguna
11:45 – Pilota partidak:
 • Lizarralde-Telleria vs. Bergara-Aranburu
 • Eritz Egiguren-Apezetxea vs. Lizarralde-Paul Egiguren
 • Aimar Egiguren-Urtzi Egiguren vs. Txapei-Alonso
12:30 – Meza nagusia
18:00 – Herritarren arteko herri kirolak
22:30 – Izer eta Alabier kontzertua

Abuztuak 16, larunbata
7:30 – Oilasko biltzeko irteera
11:00 – Ume eta gaztetxoen krosa
12:00 – Paellada
22:30 – Obaneuke erromeria
3:00 – DJ Patx

Abuztuak 17, igandea – Umeen eguna
11:00 – Umeen txupinazoa
Jarraian – Zirku tailerra
11:30 – Jubilatuen hamaiketakoa
13:00 – Umeen bazkaria (aurrez izena emanda)
17:00 – Ginkana
18:30 – Txokolatada
19:00 – Jon Urbieta




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide