Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaur arratsaldean jokatu dute Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako lehen partida zestoarrek. Zozketaz hala erabakita, Aretxabaletaren aurka aritu dira eta hiru mailetako partidak irabazi dituzte. Lehenengoan, Mattin Eizagirre eta Oier Alonsok 22-5 egin dute. Bigarrengoan, berriz, Ibai Salegi eta Julen Odriozolak 22-2. Eta, azkenik, nagusien mailan Adonis Gelis eta Unai Salegik 22-8. Itzuliko partida datorren asteburuan jokatuko dute, Aretxabaletan.