Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Hamalaugarrenez ospatu da aurten Gazteen Udako Txapelketa, eta gaur arratsaldean eman zaio amaiera. Abuztuaren 4an hasi zen txapelketa honetan, benjamin zein alebin mailako pilotariek hartu dute parte eta jada baditugu bi kategorietako irabazleak.
Gurutzeaga pilotalekuan elkartu dira pilotazaleak bi finalez gozatzeko, eguraldia lagun izan dutela. Lehenengo norgehiagokan, benjaminen mailako finalean, Ibai de las Morenas gailendu da Aratz Arambururen aurka, 16-3ko emaitzarekin. Ondoren jokatutako alebinen finalean, berriz, Eneko Aranberrik eskuratu du txapela, 16-9 irabazita Xuban Zabaletaren kontra.
Pilota jaialdiari amaiera emateko, Abantzu Pilota Klubeko ordezkariek txapelak eta kopak banatu dizkiete finalistei.




























