Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aizarnako herri ikastetxeko LH 4, 5 eta 6. mailako ikasleek antolatuta, kros mistoa egin dute gaur arratsaldean. Eskolako patiotik hasita, 900 metroko ibilbidea egin dute Aizarnako kaleetan zehar. Giro ezin hobea nagusitu da auzoan. Amaitu ondoren, mokadutxoa egin dute eskolako patioan eta parte hartzaileek diploma bana jaso dute.