Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Herriko jaiak ate joka ditugun honetan, festa giroa nabaria da jada. Horren adibide izan da gaur, ostiralez, Pettik Portaleko terrazan eskaini duen kontzertua, non giro bikaina nagusitu den.
Petti, abeslari eta gitarra-jole nafarrak, hasiera batean maiatzaren 7rako aurreikusita zegoen emanaldia hiru hilabete baino gehiagoko atzerapenaren ondoren eskaini du, eta azkenean, bertaratuek kontzertuaz gozatzeko aukera izan dute.
Zalantzarik gabe, festen atarian, herritarrentzat plan ezin hobea izan da.








