Albisteak

[ARGAZKIAK] Gozamen ederra hartzen ari dira haurrak puzgarrietan

Atzo Umeen Eguna ospatu zen Zestoako Amabirjin festen baitan, eta berezia izan zen, txupinazoa botatzeko ardura haurrei egokitu zitzaien eta. Festetan haientzako programazioa etengabean jarraitzen ari da, eta gaur goizean, 12:00etatik 14:00etara, puzgarrien jolas-parkean sekulako gozamena hartu dute. Bazkalostean ere aukera izango dute itzultzeko, 15:30etik 19:00etara bitartean, berriz ere haurrek izango dute protagonista izateko parada.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide