Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gurea Kultura egitasmoaren Loratzen edizioari hasiera eman diote gaur arratsaldean. 18:00etan hasi dira kontzertuak eta lehenengo taldeak bukatu orduko, 19:00etan “Zezenketarik ez” lemapean, talde argazkia atera dute bertaratutakoek. Antolatzaileek poza adierazi dute, aurtengoan inoiz baina jende gehiago gerturatu dela nabarmena izan delako. LaMia Mari, Pinpilinpussies, Viva Belgrado eta LaMia Mari izan dira gaur arratsaldean zehar Gurea Kulturako oholtzara igo diren taldeak. Igandean, irailaren 8an, bigarren txanda izango da eta Pelax eta Ke Lepo taldeak arituko dira, gaurko ordu berdinean.






